Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Mikroeteentzako laguntza-programa barria Bizkaian

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren zatirik gogorrena gainditu ondoren, enpresen jarduera suspertzeko garaia iritsi da. Helburu horrekin, Bizkaiko MIKROETEek eta startupek Seed Capital Bizkaia Mikro Arrisku Kapitaleko Sozietateak (2014. urtean sortua) garatutako laguntza-programa berri batera jo dezakete. Sozietate horren helburu nagusia lehendik dauden enpresak sustatzea da.

Seed Capital Bizkaia Mikrok Bizkaia aurrera! mikrokredituak sortu ditu, teknologia-alorreko startupentzat  eta enpresa txikientzako, COVID-19 osteko ingurune batean ekonomia, ekoizpena eta antolaketa suspertzearekin lotutako gastuak ordaintzeko.

Autonomoentzat, laguntzak BEAZek, Bizkaiko Foru Aldundiaren beste sozietate publiko bat kudeatuko ditu, Seed Capital Bizkaia Mikro eta Crowdfunding Bizkaiarekin batera, jarduera ekonomikoa hazten, enplegua sortzen eta Bizkaian aberastasuna sortzen laguntzen duelarik.

Bizkaia aurrera! mikrokredituak

Bizkaiko enpresek berriz ere indarra har dezaten, Seed Capital Bizkaia Mikrok Bizkaia aurrera! mikrokredituak sortu ditu, 10 milioi euro guztira.

Bizkaia aurrera! mikrokredituen enpresa onuradunak

Laguntza programa hauek hurrengoei zuzenduta daude:

  • Bost urte arteko teknologia-alorreko startup-ak, helbide soziala Bizkaian dutenak.
  • Alarma-egoeraren dekretuaren datan lanaldi osoan eta besteren kontura 5 langile arteko enpresa txikiak, helbide soziala Bizkaian dutenak.

Jarduera soziala finantza-sektorean duten proiektuak ez lirateke laguntza hauen onuradunen barne egongo. Laguntza hauek bateraezinak dira Elkargik edo KOIk abalatutako maileguekin, epeak eta maileguak finantzatutako gastuak bat datozenean.

Inbertsio-tresnak

Bizkaia aurrera! Mikrokredituen baldintzak hauek dira:

  • Mailegu formatua.
  • 500 €-raino enpresa bakoitzeko.
  • Interesik gabe (%0ko UTBa).
  • Komisiorik eta notario-gasturik gabe.
  • Bermerik eta abal pertsonalik gabe.
  • Gehienez 5 urteko amortizazio-epea, urtebeteko gabealdiarekin.
  • Hiruhileko amortizazio-kuotak.
  • Aldez aurretik amortizatzeko aukera, kosturik gabe.

Eskaera prozesua

Mikrokredituak eskatzeko prozesuak hiru fase ditu:

  • Seed Capital Bizkaia Mikron erregistratu. Kontua erregistratu eta egiaztatu ondoren, eskaera hasteko eta behar den dokumentazioa aurkezteko data bat adierazten da.
  • Eskaerarekin jarraitu. Esleitzen den egunetik aurrera, galderen memoria bete, erantzukizunpeko adierazpena osatu eta aurkeztu beharreko dokumentazioa igo beharko da.
  • Eskaera bidaltzea. Eskaeraren baldintzak bete ondoren, bidalketa egin ahal izango da, eskaera zenbakia duen mezu bat jasoz. Mezu horrek mailegua jasotzeko lehentasun ordena adieraziko du.

Beharrezko dokumentazioa

Eskaeraren prozesua arintzeko, beharrezkoa den dokumentazio guztia aldez aurretik prestatzea komeni da:

  • Kapital sozialaren % 25a baino gehiago duten bazkideen eta administrazio-organoko kideen NANaren fotokopia.
  • Eskatzailea administratzailea edo ahalduna dela egiaztatzen duen eskritura.
  • 2019ko ekitaldiko egoera-balantzea eta galdu-irabazien kontua 3 digitura. Ondoren eratutako enpresek azalpen idazki labur bat aurkeztuko dute PDF formatuan.
  • Titulartasun-ziurtagiria edo maileguaren kuoten kargua egingo den banku-kontuaren egiaztagiria.

Eskaera osatzeko, bi dokumentu deskargatu eta osatu behar dira, gainerako dokumentazioarekin batera:

Bizkaia aurrera! Mikrokredituen eskaera prozesua sinplea da non Bizkaiko Foru Aldundiak, Seed Capital Bizkaia Mikro, BEAZ eta Crowdfunding Bizkaia sozietateen bidez, lurraldearen suspertzea arindu nahi duen COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz kalte gehien jaso duten enpresei lagunduz.

Egunez egun gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinetsi, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia.