Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Irekita NahiArte by FormArteren inbertsio-txanda

Bilbao FormArte desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten pertsonei sorkuntza artistikoaren bidez garapen pertsonal eta profesionaleko programa eskaintzen dien heziketa-zentro bat da. Ikasleek beren sorkuntzan eta sorkuntza horien salmentan lan egin dezaten, NahiArte Factory proiektua sortu dute, Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda bat ireki delarik.

Inbertsio-txandaren helburua 50.000 eurotakoa da, NahiArte Factory markaren merkaturatzeari aurre egiteko eta denda fisiko bat irekitzeko. Denda honetan, Ana Urgoiti Guisasola eta Cristina Bacete Diaz-ek garatutako proiektuaren parte diren artisten lan esklusiboak saldu ahal izango dira, artea eta desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten petsonen hezkuntza eta garapeneko grinak elkartu dituen bi emakumeren proiektua izanik.

Itxuraz deskonektatuta dagoena konektatzen

Cristina Hezkuntza Bereziko diplomaduna da, promozioko espediente akademiko onena lortu ondoren EHUko Bikaintasun Saria jaso duelarik, eta Ana Arte Ederretako lizentziaduna da, Ikerketa eta Sorkuntza Artistikoko Masterra egin duelarik eta doktoregaia da “Desgaitasun psikiko edo intelektuala duten pertsonentzako arte-hezkuntza” ikerketa-lanarekin. Biek dute esperientzia handia sektorean bai prestakuntzan bai lanean, eta espezializazio eta arlo-lan handia egin dute hainbat nazioarteko erreferentzia-zentrotan.

Julio Medem-en “Zer duzu txapelaren azpian?” dokumentala ikusi ondoren, eskola martxan jartzea eta sormena eta desgaitasuna kontzeptu guztiz bateragarriak direla frogatzea erabaki zuten. Arteak pertsonen sorkuntza-bultzada asetzen laguntzen du, eta, desgaitasuna duten pertsonen kasuan, oro har beren ideiak eta sentimenduak transmititzeko zailtasun handiagoak dituztelarik, barnean duten guztia garatzeko eta komunikatzeko eragile gisa balio du.

Sormenaren bidez, desgaitasuna duten pertsonek autoestimu handiagoa sortzen dute, berba egiteko modua hobetzen dute, beren nortasuna indartzen dute eta ezaugarri sozial berriak aurkitzen dituzte. Eta hau guztia egunero egiaztatzen du Bilbao FormArtek, bere artistak bere sorkuntzen modelo bihurtzen direla eta behar den guztian parte hartzeko prest daudela ikusita.

Artista hauen bilakaera Bilbao FormArteren hiru lan ildoen bidez lortzen da: prestakuntza ikastaroak, kanpo-jarduerak eta moda eta merchandisingaren sorkuntza. Lan-irteera bat aurkitzen eta errentagarritasun ekonomikoa lortzen laguntzeak eragin du NahiArte proiektuaren sorrera.

¡Vive a color, viste NahiArte! Bizi koloretan, jantzi NahiArte!

Hau da NahiArte Faktory SLren lema, NahiArte by FormArteren artistek sortutako modako jantziak eta osagarriak ekoitzi eta merkaturatzeko sortutako marka. Marka honen bidez, Bilbao Formartek bere sorkuntza-ahalmena zabaltzea eta garapen pertsonal eta profesionalean oztopoak gainditzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuragarri izatea lortu nahi du.

NahiArte Factory SLren produktuak eskuz margotuta daude, diseinu esklusibo eta pertsonalizagarrikoak dira eta material jasangarriak erabiliz eta produkzio etikoa sustatuz fabrikatzen dira. Modaren merkatura eta merchandising-era bideratuta, produktu hauen merkaturatzeak irtenbide profesionalak ematen dizkie artistei, eta NahiArte by FormArteren diru-iturriak finantzatu eta dibertsifikatzeko balio dute.

Informa zaitez inbertsio-txandari buruz Crowdfunding Bizkaian

Urriaren 14tik aurrera, interesa duten pertsona guztiek, bai fisikoek bai juridikoek, NahiArte By FormArte proiektu zoragarrian inbertitu dezakete, eta desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten pertsonek beren sormen-ahalmen guztia zabaltzen eta beren garapen pertsonal eta profesionalean oztopoak gainditzeko beharrezkoak diren baliabideak lortzen lagundu.

Inbertsio-txandaren helburua 50.000 €-ra iristea da eta horretarako, 3.334 partaidetza jarri dira salgai 15 €-ko prezioan, gutxieneko tiketa 60 €-koa delarik. Proiektuan inbertitzeko interesa baduzu, hemen duzu NahiArte By FormArteri buruzko informazio guztia, baita bere dokumentazioa ere.

Sartu hemen NahiArte by FormArteren inbertsio-txandara eta inbertitu desgaitasun psikiko edo/eta intelektuala duten pertsonak lagundu ahal izateko.