18/11/2019

Start-up eta pertsonen arteko maileguak: jakin beharreko guztia

Denbora luzean zehar, banketxe batera jotzea finantzaketa lortzeko ohiko modua izan da. Hala ere, elkarlaneko-ekonomia bezalako praktiken garapen eta pixkanakako hartzeari esker, ekintzaileek enpresen eta pertsonen arteko maileguetan finantzatzeko aukera ederra aurkitu dezakete.

Praktika honetan oinarrituta dago crowdlending deituriko crowdfunding mota.

Enpresen eta pertsonen arteko maileguak crowlendingaren bitartez

Pertsonen edo enpresen eta pertsonen arteko maileguak, gehienbat, finantzatzeko aukerak dira non banketxeak ez dira inoren bitartekari. Mailegu-emaileei dagokienez, hauek bai pertsona fisikoak (senideak, lagunak, eta abar) bai juridikoak izan daitezke. Enpresa-proiektuak sustatzeko maileguak lortu ahal izateko aukera erraza crowdlendinga da.

Crowdlending deituriko crowdfunding mota honi esker, sustatzaileek beraien proiektuak garatzeko finantzaketa lortu dezakete zenbait inbertitzaileen ekarpenen bidez. Egindako inbertsioek proiektua edo enpresa finantzatzea dute helburu bakarra, horren truke itzulkin bezala errentagarritasun aldakorra jasotzen dutelarik. Crowdlendinga bakarrik lantzen duten plataformak ere badaude.

Crowdequity-a, abantaila interesgarriak dituen finantzatzeko aukera

Kasu askotan, ekintzaileak proiekturako finantziazioa ez ezik, enpresa-munduko adituen laguntza ere eskuratu nahiean dabiltza. Hemen, beste crowdfunding mota baten garrantzia ezinbestekoa da, crowdequity-a hain zuzen ere.

Crowdequity-ari esker inbertitzaileak enpresaren akzioak eskuratu ditzake. Bere itzulkina mozkin, errenta, akzio eta abarren bidez dator.

Honela, ekintzaileek bere proiektua hasi edo hedatzeko finantziazioa eskuratu ez ezik, kapitalaren parte diren inbertitzaileen laguntza ere jaso dezakete.

Finantziazio bila bazabiltza, ezagutu Crowdfunding Bizkaia

Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko baten lehen crowdfunding plataforma da. Crowdequity eran oinarriturik, plataforma honek talentua sustatzea eta finantziazio bila dauden sustatzaileak proiektu berritzaileetan parte hartu nahi duten inbertitzaileekin harremanetan jartzea du helburu.

Proiektu berritzaileren bat baduzu, hemen erregistratu zaitezke eta beharrezkoa den dokumentazioa Crowdfunding Bizkaia-ra bidali. Dokumentazio hau hautaketa-batzordeak aztertu eta gero jasoko duzu erantzun bat. Proiektua baliozkotzat jotzen badute, inbertsio-txanda hasiko litzateke eta plataformak proiektuaren sustapenean lagunduko du.

Gehiago jakin nahi baduzu, WATS bezalako proiektu arrakastatsuak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, hezkuntza-ekimenen bidez kirol-munduko bortxakeriarekin amaitzeko helburuarekin sortutako proiektua. Crowdfunding Bizkaian inbertsio-txanda burutu eta gero, WATSek hasierako helburua %24an gainditu zuen. Gaur egun, lortutako finantziazioari esker merkatu berrietan ezagutaraztea eta negozio-ildo berriak garatzea lortu dute.

GAUR EGUN CROWDFUNDING BIZKAIAN AKTIBO DITUGUN PROIEKTUAK EZAGUTZERA GONBIDATZEN ZAITUGU