Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

TED Talks hitzaldiek ekintzailetzari buruz eskaintzen dituzten ikasgaiak

Gaur egun, mundu mailako ekintzaile handi askok celebrity-en pareko ospe eta arrakasta dute. Elon Musk, Richard Branson eta Jeff Bezos bezalako jendea imitatu beharreko ereduak dira beren proiektuekin arrakasta lortu nahi duten milaka ekintzaileentzat.

Hala ere, ekintzaile izateko, etengabeko ikaskuntza eta lan gogorreko ordu asko igaro behar dira. Puntu honi dagokionez, oso interesgarria da ekintzailetzaren munduan oinarritutako TED Talk batzuetan bere bizipenak eta aholkuak azaldu nahi izan dituzten hiru ekintzaileren esperientziak entzutea.

Mark Leruste: Ekintzailetzari buruz esaten ez dizutena

Ekitea modan dago. Soldatapeko lana utzi eta malgutasuna, askatasuna eta arrakasta izatea gero eta pertsona gehiagoren ametsa da. Baina agian hala da ekintzaile askoren sare-sozialek gertakizunez eta bidaiz betetako bizitza islatzen dutelako. Hala ere, errealitatean, pertsona ekintzaileek lanegun luzeak ematen dituzte ordenagailuaren aurrean lan egiten, etxetik edo bulegotik.

Mark Lerustek, freelancer-ak eta enpresa handietako zuzendariak bezalako pertsona ekintzaile arrakastatsuak elkarrizketatzen dituen The Unconventionalists podcast-ean, ekintzailearen bakardadeari buruz ausnartzen du TED hitzaldia honetan.

Markek azaltzen duenez, “Bloombergen arabera, hamar ekintzailetik zortzik huts egiten dute lehen 18 hilabeteetan. Gainera, azterlan batzuen arabera, hiru ekintzailetatik batek depresioa du. Nola izan daiteke orduan ekitea trendy izatea?”.

Haren iritziz, helburu bat izatea da gakoa, mundu guztiak bere bizitzan bilatzen duen zerbait. Izan ere, asmoaren arrakasta ez da emaitzaren bidez neurtzen, sentiarazten gaituen moduaren bidez baizik. Ekitea gogorra da, baina baita oso atsegina ere, gehienetan jendeak ez baitu inperio bat eraiki nahi, abentura bati ekitea baizik.

Bill Roche: adimen ekintzailearen indarra

Pertsona guztiek ez dute espiritu ekintzailea barruan, baina besteren kontura lan egiten duten pertsonentzat ere, adimen ekintzailea izatea arrakasta-iturria da bere ibilbidean. Hala, entrepreneur on batek trebetasun asko izan behar ditu: sormena, pentsamendu kritikoa, komunikatzeko gaitasuna, arazoak konpontzea, etab. Horiek guztiak funtsezkoak dira gaur egungo munduan, non pertsonek moldagarriak eta malguak izan behar duten aldaketen aurrean eta bere buruan konfiantza izan hazi, garatu eta hobetzeko.

Bill Roche hezitzaileak eskoletan lan egiten du haur eta gazteei bere proiektuei ekiten laguntzen, merkatu-azterketa bat egiten, produktua diseinatzen eta merkaturatzen lagunduz. Eta ariketa horien emaitzek edozein ekintzailek jarraitu beharreko zenbait gako ematen dituztela azaltzen du:

  • Ekintzailetza-jarduerek esanahi praktiko handiagoa ematen diete hizkuntza-, matematika- edo zientzia-eskolei, lan-inguruneetara estrapola daitekeen zerbait.
  • Produktu bat saltzeko esperientziak malgutasuna eta inprobisatzeko gaitasuna ematen die pertsonei.
  • Haurrak akatsak egiteko askatasuna izatera bultzatzen dira, ekintzailetzan ez baitago bide bakarra.
  • Ekintzailetzaren bidez, bere esperientziei buruz hausnartzen dute eta hobeto ezagutzen dira norbanako gisa.
  • Mundua leku hobea izan daitekeela ulertzen laguntzen dute ekintzailetza-jarduerek.

Bill Gross: Start-upek arrakasta izateko arrazoi nagusia

Bill Gross-ek ekintzaile bezala ikusten du bere burua 12 urte zituenetik eta 100 enpresa baino gehiago sortu ditu azken bi hamarkadetan. Batzuk arrakasta handiak izan dira, beste batzuek porrot egin dute. Baina enpresa berri baten arrakastan edo porrotean faktore erabakigarrienak zeintzuk diren aztertzeko esperientzia ezin hobea atera du guztietatik.

Bere bost ondorioak harrigarriak dira:

  • Enpresa baten arrakastaren funtsezko faktorea timing-a da. Hau da, zein unetan agertzen da: Goizegi da eta merkatua ez dago prestatuta? Une egokia da? Beranduegi da eta lehia gehiegi dago dagoeneko?
  • Oso garrantzitsua da, halaber, taldea eta honek gauzatzeko eta egokitzeko duen gaitasuna.
  • Bitxia bada ere, ideia ez da garrantzitsuena. Zaila da gure ideiari uko egitea maitemintzen gaituenean, baina jakin behar da onartzen timing-a noiz ez den egokia praktikan jartzeko, ezin baita horren aurka borrokatu.
  • Negozio-plana garrantzia txikieneko faktoreen artean dago, aurrera egin ahala egokitzen joan daitekeelako.
  • Azkenik, finantziazioa lortzea gero eta errazagoa da eta aukera gehiago daude. Ildo honetatik, gero eta garrantzia handiagoa dute Crowdfunding Bizkaia bezalako modeloek, berau administrazio publiko baten lehenengo crowdfunding plataforma delarik, Bizkaiko Foru Aldundia. Crowdequity plataforma honek proiektu berritzaile bat garatzeko finantziazioa behar duten pertsona ekintzaileak eta bertan parte hartu nahi duten inbertitzaileak harremanetan jartzen ditu.

EGUNEZ EGUN GURE EKOSISTEMA PROPIOA SORTZEN; BIZKAIAN EGITEN DUGU: SINETSI, SORTU Y HAZI. EZAGUTU EZAZU HEMEN NOLAKOA DEN CROWDFUNDING BIZKAIAN INBERTITZEKO PROZESUA