Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

WATS #SportWithValues-ek arrakastaz itxi du bere inbertsio erronda Crowdfunding Bizkaian

Duela egun gutxi Crowdfunding Bizkaiak martxan jarritako inbertsio erronda arrakastaz amaitu da. Emaitzek ez dute zalantzarako lekurik uzten: WATS #SportWithValues-ek hasierako helburura iristeaz gain, bilatutako inbertsioaren %124a lortu du.

70 bazkide berrik baino gehiagok konfiantza izan dute WATSekin batera munduko talderik handiena sortzeko. Kirol munduko bortizkeriarekin amaitzeko sortutako taldea, hezkuntzaren eta balioen boterearen bitartez kirol barneratzailea, integratzailea eta berdintasunezkoa lortzeko. WATSi buruz gehiago jakin dezakezu berain web orrialde ofiziala bisitatuz.

WATS #SportWithValues taldeak Crowdfunding Bizkaian duela aste batzuk irekitako inbertsio errondarako 50.000€tako hasierako helburua jarri zuen. Harrezkero, Bizkaian sustraitutako start-up honek proposatutako proiektuan interesatutako pertsonek inbertsio ekonomikoak egin ahal izan dituzte, 30€tatik 30.000€tarainoko ekarpenak egin dituztelarik.

Azkenean 61.680€ bildu dira, hasierako helburua %24an gaindituz. 280 erabiltzaile baino gehiago plataforman erregistratu dira eta proiektuari buruz jakin-mina erakutsi dute, 70 pertsona baino gehiago WATSeko inbertitzaile bihurtu direlarik. Nabarmentzekoa da inbertitzaile akreditatuen parte-hartzea, kirol- eta enpresa-munduko pertsona aipagarriak, ekarpen ekonomikoaz gain beraien kirol- eta enpresa-arloko ezagutzak WATSen esku jarriko dituztelarik.

Inbertitzaileek ez dute WATS bakarrik bere kiroleko bortizkeriaren aurka balioetan eta gizarte-kontzientziazioan oinarritutako heziketa programen hedapenean lagunduko; WATSen bazkide izatera ere igaroko dira, urtero bazkideen batzarrean parte hartu ahal izango dutelarik eta WATS taldearen kudeaketarako ideiak eman ahal izango dituztelarik.

WATSek Crowdfunding Bizkaia plataformaren bidez lortutako inbertsioak jada martxan dauden hiru lan lerroak garatzen jarraitzea ahalbideratuko du:

  • Kontzientziazioa: #SportWithValues WATS SUMMIT ekitaldi biraren bitartez, kirol munduko bortizkeriarekin bukatzeko lehenengo telefono zenbakiaren sorkuntzarekin, etab.
  • Heziketa: Coach Academy by WATS #SportWithValues (jarduneko entrenatzaileei zuzendua), Ecosystem Bootcamp by WATS #SportWithValues (kirol-ekosistemari zuzendua) eta EXPERT by WATS #SportWithValues (enpresa-ekosistemari zuzendua) heziketa programen
  • Eragin Positiboa: 2019an bakarrik, 280 entrenatzaile baino gehiago hezi eta 12.500 kirolarirengan positiboki eragiteko helburuarekin.

Crowdfunding Bizkaiak Bizkaia haztea du helburu, ekintzailetza ekosistema indartuz, proiektu onei hazten lagunduz eta lurraldera ideiarik onenak erakarriz. Dudarik barik, WATS #SportWithValues online plataforma honen bidezko partaidetza-finantziazioak duen ahalmenaren adibide aparta da.

EZAGUTU CROWDFUNDING BIZKAIAN DITUGUN UNEKO PROIEKTUAK.