Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Zure portfolioa dibertsifikatzean izan ditzakezun akats ohikoenak

Lehenago aipatu dugu nola dibertsifikatu ditzakezun zure inbertsioak errentagarritasun handiagoa lortzeko arriskuak murriztuz. Funtsean, “arrautza guztiak saski berean ez jartzea” da kontua, baina garrantzitsua da ondo egitea eta zenbait akats saihestea, inbertitzeak dituen arriskuak ahal den neurrian murrizteko.

Inbertitzeko orduan zehaztu behar den lehenengo gauza funtsezko bi faktore dira. Alde batetik, hartu nahi den arrisku-profila dago, neurrizkoa, dinamikoa, ausarta edo arriskutsua izan daitekeena, eta, bestetik, inbertsioaren denbora-helburua: epe laburra (urtebete baino gutxiago), epe ertaina (2 eta 5 urte bitartean), edo epe luzea (5 urte baino gehiago).

Zure zorroa dibertsifikatzean saihestu beharreko 4 akats

Inbertsioak dibertsifikatzean saihestu beharreko akats nagusiak hurrengo hauek dira:

Kontzentrazio sektoriala

Ideia ona dirudi ezagutzen dugun sektore batean edo Google, Amazon, Facebook edo Apple bezalako enpresa teknologikoetan inbertitzeak. Enpresak, bai aipatutakoak, bai automobilgintzakoak, ez dira libratzen arazoren bat jasateko orduan, hala nola puntocom-en burbuila teknologikoen kasuan, edo edozein berri txar automozio sektorean. Gertaerek eragin gehiago edo gutxiago izango dute, eta batzuetan beraien porrota ere eragin dezakete.

Hainbat sektoretan inbertitzea eta esparru desberdinetako enpresak izatea da irtenbidea. Sendotuta dauden korporazio handiek portaera ona izaten dute, baina ondo dibertsifikatutako zorro batean, une batzuetan, beste mota bateko enpresek ematen dituzte emaitzarik onenak.

Kontzentrazio geografikoa

Sektorea aukeratzean gertatzen den bezala, hurbilenetan inbertitzeko joera dago, ezagunagoa baita. Adibidez, Ibex 35eko enpresa-akzioetan inbertitzea sektore bakar batean inbertitzea baino hobea bada ere, inbertsioak dibertsifikatzean egiten den beste akats bat dena herrialde batean ardaztea da. Espainian eragina duen berri txar batek Ibex 35eko akzioak kaltetuko lituzke. Kasu honetan, inbertsioa maila globalean banatu beharko litzateke, mundu osoko enpresetan.

Oso korrelazionatutako aktiboak

Portfolioa osatzen duten aktiboen artean egon daitekeen erlazioan datza korrelazioa, aktibo horiek guztiek modu berean jokatzen badute aldi berean gora edo behera egiten. Korrelazio oso handia duten aktibo batzuen eraginez, inbertsio-portfolioa ahuldu egingo da negatiboki eragiten dien berri baten aurrean.

Korrelazioa murrizteko hainbat modu daude: errenta finkoan eta errenta aldakorrean inbertitzea, edo enpresa ziklikoetan inbertitzea (ziklo ekonomiko onetan ondoen funtzionatzen dutenak) , antiziklikoekin (ziklo horiek hainbeste eragiten ez dietenak) konbinatzea. Nolanahi ere, korrelazioak ez dira estatikoak eta aldatu egiten dira denborarekin; beraz, ez dira iraganean lortutako datuetan oinarritu behar.

Gehiegi dibertsifikatzea

Ikusi dugu dibertsifikazioak inbertsioa babesten laguntzen duela, baina gehiegi egitea ere akatsa da. Zenbait ikerketa egin dira gai honi buruz, eta ez dira bat etortzen gomendatutako enpresa-kopuruarekin. Laburpen gisa, esan daiteke 30 enpresatatik aurrera arriskua ez dela asko murrizten. Gainera, aktibo gehiegi dituen inbertsio-portfolioa izateak desabantaila nabarmenak ditu:

  • Salerosketen eta mantentze-lanen kostuak izugarri igo daitezke.
  • Kudeatzeko denbora gehiago behar da.
  • Errentagarritasunari modu negatiboan eragin diezaioke, galerak baretuz, baina baita irabaziak ere.

Crowdfundinga eta dibertsifikazioa

Crowdfunding-a ondo dibertsifikatutako portfolioa lortzen laguntzen duen beste inbertsio-aukera bat da, hala nola Crowdfunding Bizkaia plataforma. Administrazio publiko baten laguntza izateaz gain, bere gardentasuna eta abian jartzen dituzten proiektu guztien azterketa zorrotza, inbertitzaile guztiek kontuan hartu beharreko aukera bihurtzen dute ondo dibertsifikatutako portfolioa lortzeko eta inbertsioaren arriskua murrizteko.

Ondo dibertsifikatutako inbertsio-portfolioa lortzeko, aipatu ditugun akatsak saihestuz, kapitalaren zati bat crowdfunding-proiektuetarako erabil daiteke, eta gainerakoa beste aktibo-mota batzuetarako (adibidez, errenta finko edo aldakorrekoak).

Dibertsifikazio ona lor daiteke, halaber, oso sektore desberdinetako crowdfunding-proiektuetan inbertituz, bai eragin-soziala duten proiektuetan, bai bestelako startupetan. Crowdfunding Bizkaiari dagokionez, proiektu hauek abiarazi ditugu:

  • Elur: mendiko eta elur-jausietarako erreskate-gailu baten sortzaileak.
  • Fisify: fisioterapia tradizionalaren alternatiba, teknologiaren bidez.
  • FisioCampus: fisioterapian espezializatutako prestakuntza-plataforma.
  • Fazil: belaunaldi berrien neobankoa.
  • Osteophoenix: organoak eta ehunak birsortzeko sistema eta prozedura berriak garatzea.
  • NahiArte by FormArte: desgaitasun psikiko eta/edo intelektuala duten pertsonek beren sormen-indarra zabaldu eta garapen pertsonala eta profesionala lor dezaten lortu nahi duen eragin-sozialeko proiektua.
  • WATS: eragin-soziala duen beste proiektu bat, prestakuntzaren bidez kirolean indarkeriarekin amaitzea helburu duena.

Egunez egun gure ekosistema propioa sortzen; Bizkaian egiten dugu: sinestu, sortu eta hazi. Ezagutu Crowdfunding Bizkaia eta inbertitu hemen.