28/10/2019
Crowdequity-aren bitartezko epe luzerako inbertsioentzako aholku orokorrak
Inbertitzaileek, bai fisikoek zein juridikoek, inbertitzeko orduan hainbat aukera erabili ditzakete. Normalean lehenengo bereizketak epe laburrerako inbertsioak eta epe luzerako inbertsioak desberdintzen ditu. Bien arteko desberdintasun nagusia itzulkina lortzea aurreikusten den denbora da. Arau orokor bezala, epe laburrerako inbertsioak gutxi gorabehera urte beteren buruan ebazten dira, epe luzerakoek, aldiz, denbora epe hau gainditzen dutelarik.
Epe luzerako inbertsioei buruzko xehetasunetan sartuz, bat-batean merkatuan partaidetzako ekonomia sartzeak inbertsio hauetan erabiltzen diren produktu eta proiektuen aukera zabaltzea ahalbideratu du. Equity erako crowdfunding-a bezalako jardueren gorakada kasu. Era honek Crowdfunding Bizkaia bezalako espezializatutako plataformen bitartez epe luzerako inbertsioen aukera interesgarriak ahalbideratzen ditu.
Zer da crowdequity-a eta zeintzuk dira bere abantailak
Crowdequity eran, inbertsio crowdfunding-a bezala ere ezagutua, inbertitzaileak inbertitutako enpresaren kapitalean partaidetzak eskuratzen ditu. Bere itzulkina mozkinak, errentak, akzioak, etab. izan daitezke.
Crowdequity-aren abantailak honakoak dira:
- Inbertitzaileentzako errentagarritasun handiagoa: finantza-merkatu alternatiboak ohikoak dira, errentagarritasun ekonomikoaren aukera handiak sortuz.
- Zerga pizgarriak: startup sortu berrietan inbertitzeak inbertsioaren %30eraino irits daitekeen zerga aurrezkia suposatu dezake, inbertitzailea zergadun bezala alta hartuta dagoen lurraldeko administrazioaren araudiaren arabera.
- Inbertsioaren balioa azkar handitu daiteke: crowdequity bidez finantzatutako proiektuek bultzada garrantzitsua lortzen dute errondaren ostean, sektore askotan ezagutaraztea ahalbidetzen dielarik. Lur hartzen duen merkatuarentzako bere proposamena interesgarria bada, enpresaren balioa azkar hazi ohi da.
- Lege-arautzea: crowdequity-aren lege arautzaileek ekimen hauei lege-babesa eskaintzen die.
Crowdequity-aren abantailak epe luzean
Epe luzera inbertitzeko orduan, kontuan izan behar dira proiektuaren epemuga, dibertsifikazioa eta arriskuen kontrola bezalako alderdiak. Eskuarki, crowdequity proiektuek hazkunde fasean dauden enpresa txiki edo startup-etan inbertitzeko aukera ematen dute. Enpresa hauentzat, behar duten kapitala lortzeaz gain, finantziazio mota honek beraien inbertitzaileekin harremana errazten dute, kanpaina hauek alderdi bien artean lotura estua sortzen baitute.
Crowdfunding Bizkaia era honetan espezializatutako plataforma da, beraien inbertsio-txanda era arrakastatsuan gainditu duten proiektuak dituena, WATS kasu. Bere Crowdfunding Bizkaiako finantziazio errondaren emaitzak hasieran definitutako zenbatekoa %24an gainditu zuen.