06/03/2019
WATS #SportWithValues-entzat, indarkeriarik gabeko kirola posible da. Hartu parte bere errondan eta egin bat aldaketarekin
Kirolak gazteei eskaintzen dizkien balio positiboak sustatzeko xedez, WATS oinarrizko premisa duen talde gisa sortzen da: indarkeriarik gabeko kirola posible da.
WATSen xedea kirolean indarkeria desagerraraztea da, metodologia berritzailean oinarritutako hezkuntzaren bitartez, pertsona eta talde gisa ditugun trebeziak eta balioak garatuz. WATS osatzen duen profesional taldeak, Finlandian sortu zen eta duela 10 urtetik Mondragon Team Academyn (MTA) garatzen den metodologia erabiltzen du.
Egoitza Bilbon duen Wats kirolaren mundua aldatzen ari da, oinarritik, hezkuntzako ildoen eta produktu eta zerbitzu berritzaileen bitartez:
- Kiroleko Indarkeriaren Behatokia by WATS #SportWithValues. Kirol ekosistema aztertzen duen eta balioetan oinarritutako kirol bikaintasuna ziurtatzeko lan egiten duen erreferentziazko eredua.
- WATS WORLD plataforma. Balioetan oinarritutako kirolaren lehen sare soziala. Kirol ekosistema osoa bateratzeko plataforma, komunikazioa eta ezagutzaren partekatzea erraztuz.
- WATS prestakuntza. Kirol ekosisteman gaitasun eta balio positiboak garatzeko aukera ematen duten zenbait kirol ildo.
- WATS COACH ACADEMY. Oinarrizko kirol entrenatzaileentzako prestakuntza programa.
- WATS EXPERT. WATSek Mondragon Unibertsitatearen eskutik sortu duen Kirol Berrikuntzako Graduosteko ofiziala, sektoreko profesionalei zuzenduta.
- WATS BOOTCAMP. Kirolean indarkeria desagerrarazteko benetako soluzioak emateko helburuarekin sortua, prestakuntza pilulen bitartez.
WATSen zinez uste dute, kirolaren aurrean benetako pasioa dagoenean, pertsonen hazkunderako ezinbestekoak diren gaitasunak sortzen direla: errespetua, erantzukizuna, talde lana, dibertsioa eta jarrera eta portaera eredugarriak. Balio horien bitartez sortu da #SportWithValues kanpaina, gizartea inspiratzeko, WATS taldeko kide diren hiru figura publiko ezagunen partaidetza duten ekitaldien bitartez: Julen Guerrero, Patricia Ramírez eta Jero García.
Zein izan zen kirolak historia aldatu zuen azken aldia?
Honelako proiektu batek aztarna handia uzten du gizartean. Kirolean ematen den indarkeriaren, matxismoaren, arrazismoaren eta xenofobiaren lakrari amaiera emateaz beste ezein erakunde arduratzen ez den ingurunean emaitza positibo ukigarriak sortzeko.
WATSek hazten jarrai dezala lortzeko, 50.000 €-ko inbertsio erronda abiatu da Crowdfunding Bizkaian. Inbertsio horri esker, WATSek bere buruari markatu dizkion erronka inspiratzaileak gainditu ahal izango ditu:
- 2019ko lehen seihilekoan, WATSek prestatutako 5.000 entrenatzailera heltzea.
- WATS Espainiako gainerako lekuetara hedatzea, eta bi urteko epean, nazioartera.
Kontsultatu bere inbertsio kanpaina proiektua zehaztasun gehiagoz ezagutzeko eta aldaketarekin bat egiteko. #SportWithValues