Bizkaiko Foru Aldundia | Diputación Foral de Bizkaia

Ezagutu zer den ekintzailearen testa

Negozio ideia baten garapenaren aurretik, ondoren eta bitartean, funtsezkoa da mota guztietako analisiak egitea, enpresa-jardueratik haratago doazenak barne. Horrela, garrantzitsuenetariko bat ideiaren kargu dauden ekintzaileen jarrerarekin eta psikologiarekin dago erlazionatuta. Enpresa-jardueraren kudeaketari dagokionez, giza ezaugarri batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak izaten baitira.

Analisi hau egiteko, ohikoenetarikoa den mekanismo bat ekintzailearen testa delakoa burutzea da. Burutzen duen pertsonaren profilak ekintzaile ideal hipotetiko baten aurrean duen egokitzapen maila adierazteko bereziki diseinatutako testa.

Zer da ekintzailearen testa?

Test guztiak bezala, emaitza orientagarriak ematen dituen ebaluazio tresna da. Kasu honetan, bere edukiak ekintzaile batek bere egunerokoan aurkitu ditzakeen egoera gatazkatsuekin erlazionatuta daude.

Beste batzuen artean, ondoreangoak ebaluatzen dira:

  • Arriskuak bere gain hartzeko gaitasuna
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Zeregin bat baino gehiago aldi berean egiteko gaitasuna
  • Estresaren kudeaketa
  • Porrotaren kudeaketa
  • Konplexuen kudeaketa
  • Etab.

Aitzitik, ez da existitzen ekintzaile testa izan beharko litzatekeenaren eredu ofizialik.  Askotarikoak daude, gutxi gorabehera luzeak, eta entitate ezberdinek diseinatuak. Aurrerago adibide batzuk helaraziko ditugu.

Zertarako balio du eta ze onura lortzen dira test honekin?

Emaitzak, ezer baino lehen, ekintzailearen egoera objektibatzen du estandare batzuei dagokionez. Honek bere puntu sendoak eta puntu ahulak zeintzuk diren adierazten dio. Hemendik aurrera hauek hobetzeko lan egin dezake eta, denbora bat pasatuta, berriro testa burutu.

Egia esan, autoebaluazio ariketa bat da eta, beraz, ikasketa prozesu baten partetzat hartu behar da. Behin ekintzailearen testa ebatzita, emaitzak asimilatu, hobetu beharreko alorrak aukeratu, bete beharreko helburu batzuk jarri eta epemuga bat esleitu behar dira. Orduan, ikasketa prozesua nola garatu den kalibratzeko, testa errepikatu eta emaitzak egiaztatu behar dira.

Beste alde batetik, test guzti hauek ez daude gaitasun berdinak xehetasun maila berdinarekin ebaluatzera orientatuta. Bi test desberdinen emaitzak egiaztatzen badira, hortaz, ez da lagungarria izango. Hoberena, edozein kasutan, paraleloan zenbait test egitea edo bat amaitu ostean beste bat egitea izango da.

Ekintzailearen testaren adibideak

Test hau web orrialde askotan egin daiteke. Estatu mailan, interesagarriak dira ondorengoak bezalako entitate publikoek sortutako ekintzailearen testak:

Ekintzailea bazara edo ekintzaile izateko trebatuta bazaude, gogoan izan Crowdfunding Bizkaia daukazula zure proiektua bultzatzeko. Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko batek kudeatutako crowdfunding plataforma bakarra da, Bizkaiako Foru Aldundia. Zure proiektua aztertu, aholkatu, argitaratu eta jarraitzen dugu. Hemen informatu zintezke.