Finantzatu zure proiektua

Zure enpresarako finantzaketa behar duzu?

Hauxe da zure plataforma. Zure proiektu berritzailea edo ESG inpaktua duen ekimena ezagutzera eman ahal diozu zure proiektua finantzatu dezakeen inbertitzaileen komunitate handi bati.

Zure proiektua bultzatzen dugu

Crowdfunding Bizkaian partaidetzazko finantzaketa-eredu bat -crowdlending deitzen dena- bertoko enpresetara bideratzen dugu. Horren bidez, pertsona edo enpresa talde batek proiektu bat finantzatzea lortzen da.

Proiektuak aukeratzen ditugu

Bizkaiko enpresak aztertu eta aukeratzen ditugu: egindako ibilbide bat dutenak, zorpetutakoa itzultzeko gaitasuna dutenak zein proiektu sendoak bultzatzen dituztenak.

Finantzazio-aukera argitaratzen dugu

Proiektu bakoitza plataforman argitaratzen da finantzaileentzat beharrezkoa den informazio guztiarekin: finantzaketaren zenbatekoa, epea, baldintza ekonomikoak eta fondoen xedea.

Finantzazioan parte hartzea

Interesa duten pertsonek finantzazioan parte har dezakete, mailegu moduko ekarpen bat eginez, aukera bakoitzean ezarritako mugen barruan.

Mailegua formalizatzen da

Finantzaketa-helburua lortu ondoren, mailegua formalizatzen da eta finantzazioaren indarraldia hasten da, hasiera-hasieratik zehaztutako ordainketa-egutegiarekin.

Jarraipena eta itzulketa

Maileguaren bizitza osoan zehar, proiektuaren jarraipena egiten da eta ordainketak ezarritako egutegiaren arabera egiten dira.

Zer aurkituko duzu
Crowdfunding Bizkaian?

Icon-Visual

Arreta

Zure finantzaketen beharra entzuten dugu eta egitura diseinatzen laguntzen dizugu.

Icon-Visual

Lagun egitea

Prozesuan zehar, eskaera egiten denetik eragiketa sinatu arte.

Icon-Visual

Bozgorailua

Finantzaketa lortzeko kanal bat, zure jardueraren eta proiektuaren berri ematearekin batera.

Icon-Visual

Aitorpena

Zure proiektua prozesuan parte hartzen duten eragileek baliozkotuko dute, eta foru-erakunde batek argitaratuko du.

Icon-Visual

Gardentasuna

Crowdfunding Bizkaiak lortutako finantzaketaren % baino ez du estaltzen, eta notarioaren eta komunikazioaren gastuak bere gain hartzen ditu.

Finantzatzeko prozesua ezagutu

Lortu zure proiekturako finantziazioa sei pauso errazetan.

(01)
(02)
(03)
(04)
(05)
(06)

Proposamenen ezaugarriak

Finantzaketa nahi duten enpresek honako baldintza hauek bete behar dituzte: egoitza soziala Bizkaian izatea, lantoki bat gutxienez Bizkaian egotea, ESGn eragin positiboa izatea edo proiektu berritzailea izatea eta zorpetutako kopurua itzultzeko gaitasuna izatea.

map-pin

Kokapena

Helbidea Bizkaian duen enpresa.

chart-no-axes-gantt

Ibilbidea

Gutxienez bi urte, enpresa eratu zenetik.

wallet

Sendotasun finantzarioa

Zorra ordaintzeko gaitasuna.

building-2

Inpaktua

ESG arloan: ingurumenaren, gizartearen edo gobernantzaren arloan.

briefcase-business

Jarduera

Enpresa-jarduera garatzea eta enplegua eskaintzea.

lightbulb

Berrikuntza

ESGn eraginik ez badu, osagai berritzailea izan dezake.

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?